IZUrriA! (Pandemic) COVID-19ak mundua astindu du
Munduan aurrekaririk gabeko pandemia bat zabaltzen delarik, nor aproposagoa Slavoj ?i?ek esloveniar filosofo zirikatzailea baino izurriaren atzeko esanahiak bistaratzeko, horren paradoxa xelebreekin lilurarazteko eta ondorioen sakontasunari buruz espekulatzeko? Hori guztia, gainera, irakurlea izerdi patsetan eta arnasestuka uzteko moduko idazkera bizian. Gaur egun, maitasun keinurik handiena maitatuarengandik urrun egotea bihurtu zaigu; urtetan zerbitzu publikoak basaki murriztu dituzten gobernuak dirutza konjuratzen hasi dira bat-batean; komuneko paperak harribitxirik preziatuenaren pareko salgaia dirudi; egoera horretan, ?i?eken aburuz, komunismo molde berri bat izan liteke bide bakarra mundua barbarismoan erortzea saihesteko. Ohikoa duen kemenaz eta herri-kulturaren analogiak baliatuz (orriotan, Quentin Tarantino eta Kamila Shamsie alboz albo ari dira Hegel eta Marxekin), ?i?ekek krisiaren argazki kitzikatzaile eta zorrotza ematen du, bai eta -pesimismoaren birusa zabaltzen ari den honetan- irakurketa itxaropentsu bat ere.
14,00 €
13,30 €
Klub
Cantidad
Detalles
Colección
POLTSIKO
Género
Ensayo
Edición
1
ISBN
978-84-18252-15-0
Idioma
Euskera
Edad recomendada
1 - 99
Fecha de publicación
24 junio 2020
Páginas
144
Peso
164gr
Comentarios 0 Comentario(s)